0 KM KOMERTZIOAK

Zerbitzuen eta saltokien ordutegiak Aste Santuan

Ubane Madera Zangitu 2023ko api. 5a, 09:38

Kalebarren kalea, atzo, martitzena.

Gaurtik, eguaztena, datorren martitzenera bitartean, herriko zerbitzuen eta saltokien ordutegiak aldatu egingo dira, jai-egunak tarteko. Gehienek jai izango dute bihar, etzi, domekan eta astelehenean eta zapatuan normal zabalduko dute. Kiroldegia, berriz, goizez zabalduko dute bihartik.

Bihartik martitzenera bitartean, aldatu egingo dira herriko zerbitzuen eta saltokien ordutegiak, egutegian gorriz markatutako egunek eraginda.

Esaterako, zerbitzuen atalean, osasun zerbitzuren bat behar izanez gero, anbulatorioa itxita izango denez, Eibarko ospitalera jo beharko da lehenengo eta gero Mendarokora.

Bestalde, bihartik martitzenera bitartean, Arane kiroldegia goizez zabalduko dute, 09:00etatik 13:00ak arte. Gero, martitzenean ohiko ordutegia izango du, hau da, goizez eta arratsaldez zabalduko dute eta ikastaroak normal emango dituzte.

Udaltzaingoari dagokionez, berriz, eguenean, barikuan, zapatuan eta astelehenean, 07:30etik 19:30ak arte izango dira. Domekan itxita izango da.

Eta udaletxea itxita izango da bihartik martitzenera bitartean.

Saltokiak

Saltokiei dagokienez, berriz, honakoak dira ordutegiak:

  • Kalebarrengo farmazia: bihartik martitzenera arte itxita.
  • Errekaldeko  farmazia: eguena, barikua, domeka eta astelehena itxita; zapatuan 09:00etatik 13:30ak arte zabalik.
  • Kooperatiba: eguena eta barikua itxita; zapatuan, 08:30etik 13:00ak arte zabalik eta domeka eta astelehena itxita. Arrandegia berdin.
  • Mendizabal okindegia: eguena, barikua eta astelehena 08:30etik 13:00ak arte; zapatua 08:00etatik 13:00ak arte eta domeka itxita.
  • Iñarra harategia: bihartik martitzenera arte itxita.
  • Okelia harategia: gaur 14:00ak arte. Bihar eta etzi itxita. Zapatuan 09:00etatik 13:00ak arte eta domeka eta astelehena itxita.
  • Iratxo goxo-denda: eguena, barikua, domeka eta astelehena 07:00etatik 14:00ak arte. Zapatua itxita, ez baitago egunkaririk.
  • Criado fruta-denda, eguena, barikua, domeka eta astelehena itxita. Zapatua, 09:00etatik 13:00ak arte.
  • Vidal fruta-denda: eguena, barikua, domeka eta astelehena itxita. Zapatua, 08:30etik 13:00ak arte.
  • Musta: egunero zabalik.
  • Triskel: bihartik martitzenera arte itxita.
  • Belarrak: eguena, barikua, domeka eta astelehena itxita. Zapatuan zabalik.
  • Todo a Cien: gaur, 13:00ak arte zabalik eta bihartik martitzenera arte itxita.
  • Txuritxu goxotegia: eguena, barikua eta astelehena itxita. Zapatua eta domeka 08:30etik 14:00ak arte.