San Blas lehiaketa

Zabala, Uribe eta Rodriguez irabazle

Ubane Madera Zangitu 2023ko ots. 5a, 13:11

Barikuan, San Blas egunean, zortzi lehiakide aurkeztu ziren San Blas opilen lehiaketara. Izan ziren urtetan parte hartu dutenak, baina aurten, partaide gehienak berriak ziren. Epaimahaikideek esandakoaren arabera, aurkeztutako opil batetik bestera bazeuden “aldeak”. Azkenean, itxura, testura eta zaporea aintzat hartuta, honako hirurak izan ziren irabazle, hurrenez hurren: Fernando Zabala, Oihana Uribe eta Nahia Rodriguez. 

Lehiaketa amaitu ondoren, plazara bertaratu zirenek lehiaketara aurkeztutako Sanblasen pusketak jan zituzten, gustura asko. Hori bai, Zabala irabazlearen Sanblasa ri-rau bukatu zen.