Kalerik kale ibili ziren altxorraren bila

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 7a, 08:42

Atzo, martitzena, altxorraren bila ibili ziren 12 urtera bitarteko umeak, udaleku irekien bigarren egunean. Begiraleek kaleko txokoak eta altzariak erabili zituzten altxorra topatzen laguntzeko pisten ezkutaleku gisa eta haiek aurkitzen eta argitzen eman zuten goiza neska-mutikoek. Argazkiak: Kukumixo Aisialdi Taldea.