Hasi dira udalekuak

Ubane Madera Zangitu 2021ko uzt. 6a, 08:37

Atzo, astelehena, hasi ziren udalekuak. Aurten, neska-mutiko mordoak eman du izena, 172 ume inguruk. Taldeka banatuta, kalean eta jolasean pasa zuten goiza, begiraleen gidaritzapean. Besteak beste, talde bakoitzari izena ipini eta horrekin kartelak marraztu zituzten. Argazkiak: Kukumixo.

Gaur, martitzena, aterpean hasi beharko dute eguna udalekuetakoek, euriak eraginda. Hain justu, arrazoi berberarengatik, bihar egitekoak ziren irteerak egunez aldatuko dituzte Kukumixoko arduradunek. Besteak beste, Mutrikura joateko asmoa zuten.