Eskualde osoa berde

Erredakzioa 2021ko eka. 7a, 20:07
Herria Ezozi bidetik. Argazkia: Ander Pastoriza.

Gaur argitaratutako datuen arabera, Debabarreneko herri guztietako semaforoa berde kolorean dago. Bestela esanda, herri guztietako intzidentzia-tasa metatua 60tik beherakoa da. Soraluzek zero positiborekin segitzen du.

Debabarren osoan, bakarrik 12 positibo kontabilizatu dituzte azken zazpi egunotan. Horietako 8 Eibarren.

Edozelan ere, Eibarko intzidentzia-tasa metatua ere oso baxua da eta bertako semaforoa berde kolorean dago, bailarako herri guztietakoa moduan.

Eskualdeko hiru udalerritan, berriz, azken zazpi egunotan ez dute positibo bakar bat bera ere atzeman, tartean, Soraluzen.

Datuak

Hona hemen azken asteko datuak, herriz herri:

  • Eibar  8    54,60
  • Elgoibar  3   43,33
  • Mendaro  0    0
  • Mutriku  0      18,82
  • Soraluze 0      0
  • Debabarrena 12