Elkartasun ekimenak

Gurasoendako laguntza eskaintza

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 24a, 16:23

Iratxo saltokiaren kanpoko aldea.

Guraso askok seme-alaben etxeko-lanekin arazoak dituztela ikusita, Iratxo goxo-dendak laguntza eskaini die: “Bidal ditzatela lasai dendako helbidera, eta joango gara lanak inprimatzen”. Arrazoi bera dela-eta, oraingoz, denda arratsaldeetan bi orduz zabaltzen segituko dute.

Umeak eskola barik daudenetik, eskolatik posta elektronikoz bidaltzen dizkiete etxeko-lanak. Guraso askok, aldiz, ez daukate ez inprimagailurik eta ezta ordenagailurik ere; eta hainbatek ezta wi-firik ere.

Arratsaldez ere bai

Egoera horren jakitun, Itziar Agirrek, Iratxo goxo-dendako ugazabak laguntza eskaini die, esanez, aukera dutela eskolatik jasotako mezuak zuzenean dendako posta elektronikora bidaltzeko, eta gero, bera arduratuko dela guztia inprimatzeaz: iratxosoraluze@gmail.com

Gainera, zerbitzua guraso guztiei bermatzeko, aste honetan, behintzat, arratsaldeetan ere denda zabaltzen segituko duela jakinarazi du.