Elkartasun ekimenak

Eskerron mezua egoitzatik

Ubane Madera Zangitu 2020ko mar. 24a, 08:30

Mesedeetako Egoitza.

Mesedeetako egoitzatik eskerrak helarazi nahi dituzte egunotan materiala zein laguntasuna eskaini dieten guztiei: autonomoei, Soraluzeko Udalari eta herritarrei. Halaber, eurek ere eskaini dute laguntza.

Honako eskerron mezua helarazi dute Mesedeetako egoitzatik:

  • “Herriko autonomoei: euren lan-jardunak eten egin behar izan ondoren, materiala oparitzeko prestutasuna erakutsi digute (maskarak, eskularruak...), ikusi baitute gure jarduna beharrezkoa dela eta ez zegoela materialik stockean.
  • Soraluzeko Udalari: egoitzako langileren bat kutsatuz gero, hura bere etxean ezin izango balitz bakartu, harendako etxebizitza eskatu eta berehala erantzutearren. Espero dezagun halakorik ez gertatzea, baina guk prest egon behar dugu.
  • Gurekin harremanetan jarri diren herritar guztiei: guretzat horren zailak diren une hauetan eskerron eta animo mezuak helaraztearren”.

Laguntzeko gertu

Eskerronak emateaz bat, egoitzatik adierazi dute herritarren eskura ipintzen dutela euren postontzia – info@soraluzeegoitza.net- herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzen laguntzeko. Gogora ekarri dute, zaharren egoitza izanik, eurek protokolo eguneratuenak aplikatu behar dituztela eta uste dute euren jakintza hori lagungarri izan daitekeela.