Elkarretaratzea, gaixotasun larriak dituzten presoak etxeratu ditzaten eskatzeko

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Sare herritarra 2019ko api. 23a, 13:58
Elkarretaratzearen kartela, atarietan jarriko duguna.

Gaixotasun larriak dituzten 20 pertsona daude oraindik espetxean eta barikuan pertsona horiek euren etxeetara ekar ditzaten eskatuko dugu plazan, arratsaldeko 19:30ean. 

Presoek mugatua dute aske izateko eskubidea baina ez ordea osasun eskubidea. Horregatik, ez da onargarria, gaixorik larri dauden pertsonak espetxean mantentzea. Sarek dituen datuen arabera, momentu honetan, 20 pertsona dira egoera horretan daudenak. 

Ostiral honetan, Soraluzeko Sare herritarrak, beste behin, pertsona horien eskubideak bete daitezela eskatuko du plazan, eta, etorkizunean ere, behar beste aldiz salatuko du preso dauden pertsonekin egiten ari direna. 

Sare herritarrari zeregin horretan lagundu nahi badiozu, zatoz zeu ere bariku honetan arratsaldeko 19:30ean Plaza Berrian egingo den elkarretaratzera. Ongi etorria izango zara.