Herritarrak plazan bildu dira hilketa matxistak gaitzesteko

Erredakzioa 2017ko mai. 4a, 19:40

Gaur arratsaldean herritar ugari batu da plazan, Madrilgo Alcobendas herrian gertatutako hilketak gaitzesteko. 

Martitzenean, gizonezko batek Rakel López Airas eibartarra eta bere semehil zituen Madrilgo Alcobendas herrian. Gaur arratsaldean, Korner Moreak eta Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute Plaza Berrian "Indarkeria matxistak baititu milaka aurpegi" lemapean.

Hirurogehiren bat herritar batu dira plazan, tartean, udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak ere izan dira. Udalak adierazpena kaleratu du hilketak gaitzetsiz.