Martitzenean, gizonezko batek Rakel López Airas eibartarra eta bere semea hil zituen Madrilgo Alcobendas herrian. Gaur arratsaldean, Korner Moreak eta Udalak deituta, elkarretaratzea egin dute Plaza Berrian "Indarkeria matxistak baititu milaka aurpegi" lemapean.
Hirurogehiren bat herritar batu dira plazan, tartean, udaletxean ordezkaritza duten alderdi guztietako ordezkariak ere izan dira. Udalak adierazpena kaleratu du hilketak gaitzetsiz.