Ekonomia Gurean: Debabarreneko ekonomiari buruzko saioa

Erredakzioa 2017ko api. 24a, 17:03

Joan zen astean, Debabarreneko ekonomiaren gaineko mahaingurua egin zuten Elgoibarko IMHren egoitzan. Tartean, Soraluzeko Aras enpresaren bilakaeraren berri ematen duen bideoa ere txertatu zuten (48:10etik aurerra).

Mahaingurua Tokikomek antolatu zuen, Pil-pilean eta Barren herri komunikabideekin batera, eta Gizpuzkoako Aldundiarekin elkarlanean. 

Elena Laka abokatuak gidatu du ordubete inguruko saioa, eta Debabarreneko gaur egungo egoera ekonomikoa eta etorkizuna izan dituzte hizpide hizlariek. Hiru hizlari izan dira: Miren Estensoro (Lehiakortasunerako Euskal Institutua), Ixaka Egurbide (IMHko zuzendaria) eta Josu  Aguirrezabala (Egile taldeko kidea). 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.