HERRI-GALDEKETA

Hitzaldia: Ibarretxe, Biurrun eta Zubiaga

Egoitz Unamuno 2017ko api. 26a, 09:23

Debabarreneko Gure Esku Dagok antolatuta, mahainguru berezia egingo da bihar Eibarren, erabakitzeko eskubidearen gainean jarduteko.

Hizlari izango dira Juan Jose Ibarretxe (lehendakari ohia), Garbiñe Biurrun (epailea) eta Mario Zubiaga (EHUko irakaslea eta GEDkidea). Gidaritza lanetan Jon Telleria kazetariak jardungo du.  

Mahaingurua arratsaldeko 7etan hasiko da, Armeria eskolako areto nagusian. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.