Azken diru bildaketa egin diote Mbayeren Senegalgo familiari

Egoitz Unamuno 2017ko api. 21a, 08:00

Argazkia: Juanma berrueta.

Elkartasun Batzordekoek jakinarazi dute azken diru bidalketa martxoan egin dutela eta 2013an osatutako elkartasun fondoa amaitu dela. 

 

2013an Mbaye Ndaye kaleko saltzaile senegaldarra hil zen herrian, eta hainbat herritarrek elkartasun kanpaina antolatu zuten Senegalgo familiari laguntzeko. Kanpainan 14.000 euro batu ziren, eta harrezkero,  hilero hirurehun euro bidali dizkiote Senegalgo familiari.

Elkartasun batzordeak jakinarazi duenez, martxokoa izan da azken bidalketa, elkartasun fondoan zegoen dirua amaitu delako. Senegalgo familiak, bere aldetik, jakinarazi du dirua seme-alaben ikasketak ordaintzeko eta eguneroko beharretarako erabili dutela, eta ondo daudela.