Baten ardura da zabaltzea hori egitea garrantzitsua dela, euskaldun izateko bidean dagoen batekin.
Euskal Herritar den batentzat inportantea da Euskara existitzen dela ikustea eta berezko hizkuntza batez komunikatzea normala dela herri baten.
Hizkuntza komunitate bateko partaideok gurea dugu batera eta bestera zabaltzeko ardura.
Txoko intimo batetik hasi eta hiri moderno bateraino hedatu behar dugu, gogoz; lagun batengandik hasi eta ezezaguna den batenganaino, euskara denon ahotan izan arte.
Bat guztiak batuta batzuk handi bat osatuko dugu. Hizkuntza baten alde egitea guztion alde egitea da, hizkuntza guztiek bere lurraldean eroso izateko eskubidea dutelako.
Gurean Euskarak batuko gaitu mundu anitzago baten bidean.
Egin bat Korrikarekin, hizkuntza-berdintasunaren aldeko ekimen erraldoiarekin; izan zaitez euskararen ilusionista!