Badator Korrika, magiaz eta ilusioz gainezka

Egoitz Unamuno 2017ko api. 2a, 08:01

2015ean Korrika herrian zehar.

Apirilaren 7an, gaueko 23:28an, helduko da Korrika Maltzagara. Harrera beroa izango du zain herrian, herriko hainbat eragilek, Korrika batzordearen bitartez, jai giroko egitaraua antolatu dute egun horretarako. Ikusi herriko kilometroetan lekukoa eramango duten taldeen zerrenda.

Apirilaren 7an izango da jai nagusia: herriko musikariek kalejira handia antolatu dute, Gure Esku Dagok txosna jarriko du Plaza Zaharrean jan edanekin, eta mahaiak ere izango dira norberak etxetik ekarritakoa jateko. Azkenik, beroketa umoretsua egin eta dena prest izango da Korrikarekin bat egiteko. 

Kilometroetan lekukoa eramango duten taldeen zerrenda honakoa izango da:

  • Gure Esku Dago (Maltzaga)
  • Txuri Urdinak (Embalajes)
  • Pil-pilean eta AEK (Unamuno)
  • Gaztetxea eta Galtzagorrixak (Industrias Placencia)
  • Dantza Taldea eta Euskal Jai Batzordea (Sagar Erreka)
  • Musika Eskola eta Abesbatza (Poligonoko Zubia)
  • Pelota eta Mendi taldea (Elesa Ganter)
  • Institutua, Ikastetxea eta guraso elkarteak (Ezozi etorbideko rotonda)
  • Bizikale Gabolatseko (Zubia)
  • Soraluze FT (Banco Guipuzcoano)
  • EAJ-PNV (Txoko Taberna)
  • Udaleko Euskara Batzordea (Udaletxea)
  • EH BILDU (Txuritxu gozotegia)
  • Itxaropena (Benito altzariak)
  • SARE (Olea zubiko hasiera)
  • LAB (Autobus markesina)
  • SORALUCE S. COOP (Elektrika)

 Aurreko egunean, apirilaren 6an, txikienek berotuko dituzte motorrak Korrika Txikiarekin.

Erlazionatuak

Egitaraua

Erredakzioa 2017 api 02 Soraluze