[Publi-erreportajea] Bezeroak mimatzearen garrantzia

G.Azkarate 2017ko mar. 27a, 09:13

Marimar Fernandezek 21 urteko esperientzia du ile-apainketa eta estetikaren munduan. “Betidanik gustoko izan ditut estetika, ile-apainketa eta edertasun kontuak”. Ireki berri duen Mimar ilepaindegi-estetika zentruari buruz galdetu diogu.

Lehen pausoak etxerik etxe eta jubilatuetan ilea mozten eman zituen. Ondoren, modu profesionalagoan, Bergarako Disdira ile-apaindegian ordurarte ikasitakoa praktikan jarri zuen. 2004az geroztik herrian ilea mozten eta estetika zerbitzuak eskaintzen dihardu: “Nire kontura lanean hasi aurretik beharrezko esperientzia eta formakuntza jaso nituen”.

Ekintzailea eta ausarta

Ile-apaintzaileen sektorea asko aldatu da azken urteotan eta Marimar beti ahalegindu da azken berritasunak bereganatu eta bezeroei eskeintzen. Horretarako, hainbat ikastaro egin ditu Bartzelonan, Madrilen eta Bilbon, besteak beste: “Ezinbestekoa da maite duzun horretan sinestea eta arriskatzea, eta uste dut lana eginda emaitzak etortzen direla, hori da nire filosofía”. Produktuen kalitatea asko hobetu da eta Mimar ile-apaindegian punta-puntako produktuekin lan egiten dute: “Gaur egun, ile-apaindegiak edertasun-zentro bilakatu dira eta garrantzitsua da denetariko zerbitzuak eskaintzea”.  

 Zerbitzu integralaz gozatzeko aukera

Hainbat estetika-zerbitzu eskaintzen ditu, bezeroaren beharretara egokituak: ile-apainketa, gorputz osoko laser-tea argizari depilazioa, makillajea, tinteak, manikura eta ilea ez erortzeko tratamenduak, solariuma etab... Bezeroak behar dituen tratamendu guztiak Mimarren bertan egin ditzake.

Jakitekoak:

Mimar, gizon eta emakumezkoentzako ile-apaindegia eta estetika zentrua

Helbidea: Gabolatz 6 behea ezk Tel. 943751513 – 682511404

Ordutegia:  Asteartetik-ostiralera 9:00-12:30 / 15:00-19:30 Larunbatak 8:00-12:30

Asteazkenetan jubilatuen eguna

www.mimarileapaindegia.com wifia dohan