Hitzaldia: "Zelakoak dira, zela pentsatzen eta sentitzen dute gaitasun handiko umeek?"

Egoitz Unamuno 2017ko mar. 25a, 09:00

Datorren martitzenean, arratsaldeko 18:30ean, gaitasun handiko umeen gaineko hitzaldia eskainiko du antzokian Begoña Suarezek, Aupatuz elkarteko presidenteak.

Hitzaldia guraso batek antolatu du eta irakasle, begirale, guraso eta gaiaren inguruan interesa duen edozeini zuzenduta dago.