Erretiratzen den irakasle batek, bere lan ibilbidean adimen gaitasun handiko 20 eta 30 ikasle bitartean identifikatu beharko lituzke. Zenbat identifikatu dituzu zuk? Ez da erraza, baina prestakuntza zuzenarekin ez da hain zaila.
Eta zelakoak dira adimen gaitasun handiko haurrak?
Mito asko daude haur horiei buruz. Ez dira errendimendu altukoak. Izan ere, askotan nota txarrak ateratzen dituzte. Bakarrik egotea gustatzen zaie, baina ez dira aspergerrak. Geldiezinak dira, baina ez dira hiperaktiboak. Despistatuta egoten dira, baina ez dute arreta gabezia (TDAH).
Adimen gaitasun handikoa izatea ez da inteligentzia-koziente altua izatea bakarrik. Haur horiek, horrez gain, oso sentikorrak dira, justizia zentzua oso barneratua daukate. Bakoitza bakarra da, baina badaude guztiek dauzkaten ezaugarri batzuk: azkar ikasten dute, oso hiztegi aberatsa daukate, sentimendu oso biziak, jakin-mina, umore-sen zorrotza, esna daudela amesten dute eta pentsatzeko era abstraktua eta konplexua daukate, besteak beste.
Eta zer gertatzen da detektatuak izaten ez badira? Eskola porrota jasango dute, ez dira izango ulertuak, etabar luze bat. Elizabeth Meckstrothek esan zuen bezela, telebista aparailuak izango bagina, gutako batzuk bost kate bakarrik hartuko genituzke, beste batzuk, gehienak, kable bitartezko kateak hartuko genituzke eta gutxi batzuk (adimen gaitasun handikoak) satetile gisa jokatuko lukete. Haur horiek izugarrizko konexioak egiteko gai dira. Buru goseti horiek ikasgela arrunt baten izatea, elefanteari jateko belar izpi bakar bat ematea bezala da; gosez hilko dituzu!
Begiratu ondo gelan. Ez dituzu ikusten?
Aipua: Buru goseti horiek ikasgela arrunt baten izatea, elefanteari jateko belar izpi bakar bat ematea bezala da; gosez hilko dituzu!