Aste honetan jakinarazi du Auzitegi Nazionalak 2015ean Sareri konfiskatutako 104.000 euroak ez dizkiola itzuliko, diru hori bildu zuen erakundea legez kanpokoa zela argudiatuz. Sarek bere aldetik esan du Sare legezko erakundea izan dela sortu zenetik.
Konfiskatutako dirua ez itzultzeak sortutako egoera ekonomiko zailari aurre egiteko, Sarek elkartasun astea jarri du martxan eta babesa eskatu die herritarrei,"giza-eskubideen alde diharduen mugimenduak aurrera jarraitu dezan".
Soraluzeko Sarek bat egin du elkartasun kanpainarekin eta kontzentrazioa antolatu du datorren martitzen arratsaldeko 19:00etarako, Plaza Berrian. Bertan, bazkide egiteko edo dohaintza ekonomikoa bideratu ahal izateko mahaia jarriko dute.
Soraluzeko Sarek eskerrak eman nahi dizkie hilabeteotan presoen eta iheslarien giza eskubideen alde jardunean babesa adierazi dieten soraluzetar guztiei.