Konstituzionalak ezezkoa eman dio Sabin Mendizabalek Zaballara ekartzeko egin duen eskaerari

E. Unamuno 2017ko mar. 15a, 10:41

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Sabinek Zaballako espetxera ekartzeko egin zuen eskaera. Hala ere, hamarretik hiru epailek boto partikularra eman dute eta auzitegiaren epaia kritikatu dute, presoek familia intimitaterako duen eskubidea “birpentsatzeko” eskatuz.   

2009an Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxealdia ezarri zion Sabin Mendizabali, Ermuko Alderdi Popularraren egoitzan etxean egindako lehergailu bat ipintzeagatik (lehergailua ez zen lehertu). Sabinek ihes egin zuen eta 2015ean atxilotu zuten Donapaleun (Lapurdi). Geroztik espetxealdia betetzen dihardu.

Gaur egun Valladolideko espetxean dago, bere senideengandik 400 kilometrotara. Sabinek eskaera egin zuen Arabako Zaballa espetxera ekar zezaten, Europako Konstituzioak eta Giza Eskubideen Europako Hitzamenaren 8.1 artikuluak oinarrizkotzat jotzen duen eskubidea urratzen ari zirela argudiatuz.

Auzitegi Konstituzionalak atzera bota du Sabinek egindako eskaera, baina komunikabide gehienek azpimarratu dute, oraingoan, hamarretik hiru epailek boto partikularra eman dutela, adieraziz beharrezkoa dela “ahalik eta eperik laburrenean trantsizio bat egitea”, Auzitegi Konstituzionalaren doktrina egokitu dadin doktrina europarrera, zeinak jasotzen duen familia intimitaterako eskubidea.

Hainbat komunikabidek eman dute epaiaren berri:

Deia: http://www.deia.com/2017/03/14/politica/euskadi/inadmiten-el-recurso-de-sabin-mendizabal-en-contra-del-cumplimiento-de-su-condena-en-valladolid

Noticias de Gipuzkoa

http://m.noticiasdegipuzkoa.com/2017/03/14/politica/euskadi/inadmiten-el-recurso-de-sabin-mendizabal-en-contra-del-cumplimiento-de-su-condena-en-valladolid

SER katea: http://cadenaser.com/ser/2017/03/13/tribunales/1489432018_349525.html#?ref=rss&format=simple&link=link

Infolibre: http://www.infolibre.es/noticias/politica/2017/03/14/tres_jueces_del_constitucional_piden_reforzar_cercania_los_presos_sus_familias_raiz_caso_kale_borroka_62481_1012.html