Martin Luquek kriminologiaren gaineko konferentzia eskainiko du Madrilen

E. Unamuno 2017ko mar. 17a, 09:56

Martxoaren 24an Martin Luque kriminologoak hitzaldia eskainiko du Madrilgo Francisco de Vitoria unibertsitatean egingo diren kriminologia eta zientzia juridikoen gaineko jardunaldietan.

Martin Luqueren konferentziak zabalduko du kriminologia jardunaldien arratsaldeko saioa, 16:00etatik 17:00etara bitartean: Aktualitatea analisi forentsean; metodologia eta erreakzioa XXI. mendeko delikuentziaren aurrean.

Martin Luque Martin. Masterra Analisi Forentsean, Biologia eta fisika zientzietan. Kriminologian graduatua. Presidenteordea Euskal Herriko kriminologo profesionalen eta ikasleen elkartean (APECPV). Kriminologia azterketa lan onena saritzen duen Jean Pinatel Sariaren irabazle.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.