Hainbat guraso eta haur gerturatu dira gaur arratsaldean egin den Ludotekako handitze lanen inauguraziora. Udal-ordezkariezgain Ludoteka hobetzeko aurrera eraman den parte-hartze prozesua gidatu duen Miren Baranguan Urtzintxa elkarteko kidea eta Josean Castaño Foru aldundiko Gazteria saileko ordezkaria izan dira bertan.
Baranguanek, ludoteka eta gaztetxokoaren arteko jarraipen naturala eta egokia egitea eta bertan lanean diharduten hezitzaileen formakuntzak garrantzi handia duela esan du bere azalpenetan. Castañok, hildo beretik, azpimarratu du ludoteka helburu hezitzaileak dituen proiektua dela eta ez zaintza zerbitzu soil bat. Egindako lanek 12.041 euroko kostua izan dute.
Aldaketak ordutegietan, kudeaketan eta ekimenen programazioan
Ludoteka eta gaztetxoko zerbitzuen kudeaketa Pil-pilean euskara elkarteak izango du datozen hilabeteetan. Jakinarazi dutenaren arabera gaztetxokoa astebururo irekiko da eta bertatik gaztetxoentzat antolatzen diren irteera eta ekimenetan berritasunak egongo dira.