Herritarrek eraso matxistak salatu eta emakumeei babesa adierazi diete

Erredakzioa 2017ko ots. 22a, 20:49

“Eraso gehiago ez” lemapean, soraluzetar ugari batu da plazan, azken egunetan herrian gertatutako eraso matxistak salatu, eta erasoak jasan dituzten emakumeei, eta euren senideei, babesa adieraztea. Argazkia: Aitziber Mayo. 

Pankartari eusten, indarkeriaren kontrako kolektiboko bi kide eta erasoetako bat jasan duen emakumearen senideak. Atzean, Korner Moreako eta Udaleko ordezkariekin batera, adin guztietako herritarrak.

Elkarretaratzearen amaieran, Olatz Sebalek, Korner Moreako ordezkariak, hartu du hitza. Bertaratu direnei eskerrak ematearekin batera, adierazi du, salatu den erasoaz gain, egunotan gertatu diren beste hiru erasoren berri ere jakin dutela.

Datozen egunetan, Udalarekin eta gizarte zerbitzuekin batera, erasoak jasan dituzten emakumeak babesteko neurriak aztertzeko asmoa adierazi du Olatzek, eta herritarrei eskatu die, babesa eta laguntza ematen jarraitu dezatela.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.