Ekonomikoki laguntzeko eskatu du Sarek, bazkide eginez

sare 2017ko ots. 21a, 17:56

Barixaku honetan, elkarretaratzea baino lehen, bazkide egiteko mahaia jarriko dugu kalean. Izan ere, Sareren egoera ekonomikoa larria da, orain bi urte manifestazioan batutako diruak konfiskatu jarraitzen du eta. 

Aste honetan bertan, hainbat pertsona ezagunek eskatu dute Guardia Zibilak 2015eko manifestazioan konfiskatutako 104.000 euroak bueltatzeko. Auzitegien ebazpena otsailaren 23rako espero da.