Domeka gaueko haizetearen ondorioak

E. Unamuno 2017ko ots. 16a, 10:38
Etxebarri baserriko txabolaren teilatua haizeak erauzita.

Domeka gaueko haizeteak hainbat kalte eragin zituen herrian. Esaterako, Etxebarri baserriko txabolaren teilatua erauzi zuen, eta pago bat bota, Karakaterako bidean. Argazkiak: Juan Mari Oregi eta Nestor Iñurrieta.  

Udaltzaingoak jakinarazi digunez, domeka gaueko haizeteak kalte txiki ugari eragin zituen herrian, batez ere, mendi aldean, baserrietarako bideetan zuhaitz adarrak eta harriak erori ziren, eta argindarraren kableren bat eten ere bai. Karakatera bidean, pago handi bota zuen haizeak, eta errepidea itxita izan zen Aldundiko teknikariek bidea garbitu zuten arte.

Etxeberri baserriko Juan Mari Oregik jakinarazi digu, haizeak baserriaren azpiko txabolaren teilatua erauzi zuela:"ohetik somatu nuen zarata eta hurrengo egunean ikusi nuen ia teilatu osoa altxatu zuela".