Hainbat herritarrek bat egin dute Stop Abandonos proiektuarekin

G.Azkarate 2017ko urt. 31a, 10:41

Babyfaces txakurren eskubideen alde lanean diharduen elkarteak animalion abandonu eta tratu txarren aurkako #stopabandonos proiektua jarriko du abian. Andoni Callesek, txakur arriskutsuen elkarteko kideak, kanpainaren berri eman du herritarren artean .

Urtero milaka dira abandonatuak eta tratu txarrak jasotzen dituzten txakurrak. Andoni Callesek, animalia arriskutsuen elkarteko kideak, Stop Abandonos proiektuarekin bat egitera deitu ditu herritarrak eta asko izan dira argazkia bidali eta euren babesa adierazi dutenak.

Proiektua otsailaren 25ean aurkeztuko den arren, sare-sozialetan kanpaina egiten dihardute azken asteotan. Parte hartzeko, kaiola huts batekin argazkia atera eta #stopabandonos hashtag-arekin sare-sozialetan elkarbanatu behar da.

Stop Abandonos, txakurren eskubideen alde

BabyFace elkarteak animalion abandonatzearen aurka borrokatzeko Stop Abandonos proiektua jarriko du martxan otsailaren 25ean Madrileko Teatro de las Aguas antzokian. Iluntzeko 22:00etan proiektuaren aurkezpena egingo dute eta ondoren hainbat hizlari gairen inguruan mintzatuko dira. Ikusi programa osoa hemen.