Otxandiotik abiatuko da 2. Korrika martxoaren 30ean eta Iruñean bukatuko da apirilaren 9an. AEK-k antolatuta, beti bezala, eta oraingoan, Batzuk lelopean: "Hizkuntza, kultura eta mundu batzuk irudikatu nahi ditugu" diote Korrikaren 20. edizioko ordezkariek. 1980. urtean Korrika sortu zutenek jasoko dute 20. edizioaren omenaldia.
Herriz herri zein egunetan eta ordutan pasako den jakiteko, ibilbidea argitaratu zuen atzo Korrikak.