"Munduaren beste puntan nire txokoa egitea lortu dut" Nerea Iñurrieta

G.Azkarate 2017ko urt. 3a, 11:03

Lanak eraman zuen orain urte bete Nerea New Jersey iparraldean dagoen Fair Lawn herrira, Manhattanetik ordu erdira. Familia, lagunak eta kaleko giroa botatzen ditu faltan gehien.

Bakarrik joan zinen Estatu Batuetara?
Hasieran bakarrik etorri nintzen baina ondoren empresa beretik, ULMA Contrusction, beste bi lankide etorri dira eta poliki-poliki euskaldunen kuadrila egiten ari gara. Zure egoera berdinean dagoen jendea inguruan izatea asko eskertzen da etxetik hain urrun zaudenean.
Nolako izan da aldaketa?
Hasieran kosta egin zitzaidan, neguan iritsi nintzen eta neguak gogorrak dira. Bertako jendearen harrera ona izan zen eta horrek asko lagundu zidan. Munduaren beste puntan nire txokoa egitea lortu dudala uste dut.
Nolakoa da zure egunerokoa han?
Astean zehar hemen inguruan geratzen naiz eta bizimodu oso arrunta egiten dut. Asteburutan, New Yorkera joateko aprobetxatzen dut gehienetan eta beste hiri batzuk ezagutzeko. Orain Azaroa bukaeran adibidez, Thanksgiving-eko zubia aprobetxatuz, Bostonera hurbilduko gara.
Euskaldunon berri bazuten han?
ULMA enpresa euskalduna denez, lankideek kokatzen dute Euskal Herria mapan, eta asko bisitan etorri izan dira Oñatira, beraz euskal munduarekin lotura ez da berria. Batzuk euskaraz hitz gutxi batzuk esaten ere badakite.
Zer botatzen duzu faltan?
Familia eta lagunez gain, kaleko girua duda barik. Hemen ezta existitzen pintxopote edo herriko jairik... Manhattanen bai, baina bestela kalian ezta jende askorik ikusten ta herriko anbientetxua bai botatzen dala faltan.
Nolakoa izan da hauteskunde garaia?
Amerikarrei espektakuloa asko gustatzen zaie kanpaina bortitza izan da. New Yorken hauteskundeak eta gero, sekulako manifestazioak egon ziren. Jendeak Trump-i konfiantza botua emon nahi diola dirudi.
Nolako jarrera dute bertakoek polika­rekiko?
Oso irekiak dira politikari buruz hitz egiteko garaian. Normala da adibidez lanean batak besteari botua nori emon behar dion galdetzea. New Jersey eta New York Demokraten aldeko estatuak dira aspalditik, eta hauteskunde osteko eguna nahiko tristea izan zela esan daiteke.
Trump eta Hilary, a ze parea
Hemen egia esan, bi hausteleen irudia oso txarra da, eta Trumpen inguruan gehiago hitz egin bada ere, Clintonek  jende asko dauka kontran. Beraz, bati botua eman baino, besteari zigorra emon nahi izan zaiola esaten da…
Bueltatzeko asmoa?
Bai. Esperientzia aberasgarria da, pozik nago eta leku berriak ezagutzeaz gain, asko nago ikasten. Baina ni hangoa naiz eta etapa hau bukatzerakuan gustora bueltauko naiz etxera. Baina bitxartian… hemengua aprobetxatzera!