Elkartasun-kontzertuan 3.000 euro batu ziren

E. Unamuno 2016ko aza. 29a, 18:07

Hirurehun herritarretik gora batu ziren joan zen barixakuan Bergarako Orkestra Sinfonikoak elizan eman zuen elkartasun kontzertuan. 3.000 euro baino gehiago batu ziren eta diru hori Aspanogiri bideratuko diote orain. Argazkiak: Sergio Alonso eta Olatz Oregi.

Leire Ibarzabal antolatzaileak adierazi digunez, kontzerturako 323 sarrera eta 92 bonolaguntza saldu ziren eta horri esker, 3.000 euro bideratu ahal izango dira  Aspanogi elkartera. 

Antzolatzaileak eta orkestrakoak "oso gustora" daude soraluzetarrek elkartasun-ekimenari emandako erantzunarekin, eta, baita, jasotako diru kopuruarekin ere. "Ahaleginak merezi izan duela" azpimarratu dute. 

Aspanogiren partetik eskerrak eman nahi dizkiete Soraluzeko herriari; "antolatzaile eta laguntzaile lanetan jardun duten herritar guztiei, eta baita kanpotik etorri zen jendeari ere".