Kantu-bazkarirako izen-ematea zabalik

E. Unamuno 2016ko aza. 19a, 13:03

Herriko taldeei gonbidapen berezia egin zaie kantu ezagun bana aukeratu, prestatu, eta, bazkal ostean, taularatu dezaten (lagun talde eta norbanakoek ere parte har dezakete). 

Taula gainean izango diren musikariak ondorengoak izango dira: Domentx Uzin (gitarrarekin), Unai Larreategi (trikitiarekin) eta Txabi (baxuarekin). Aurkezle lanetan jardungo duen bikotea, berriz, sorpresa izango da. Dagoeneko salgai daude abenduaren 3ko kantu-bazkarian parte hartzeko txartelak. 

Zein da menua? Entsalada, paella (mixtoa haragi eta mariskoarekin edo barazkiena), postrea, kafe/infusiñuak eta edaria.

Ze preziotan? 15€ ez-bazkideek, 13€bazkideek, langabetuek eta ikasleek, 8€ 16 urtera artekoek.

Non daude txartelak?  Iratxo goxodendan, Arrano eta Gaztelupe tabernetan eta Pil Pilean elkartean. Plaza mugatuak izango dira.

Noiz arte? Azaroaren 18tik (barixakua) azaroaren 28ra arte (astelehena). 

Informazio gehiago: Pil-pileanen bulegoan. E-posta: 20urteurrena@pilpilean.com Tel. 943751304.