Noiz eta zergatik hasi zinen Berbalagun egitasmoan?
Orain dela zortzi urte hasi nintzen. Aurretik euskaltegian egin nituen bost bat urte, baina konturatzen zara kalean egiten ez baduzu, lotsagatik edo beldurragatik, dena galtzen duzula. Orduan, entzun nuen taberna batean elkartzen zirela praktikatzeko eta erabaki nuen proba egitea.
Zelakoa izan da urteotan Berbalagunen bizi izan duzun esperientzia?
Oso ona eta aberasgarria. Euskaraz erraztasuna hartu eta beldurra galtzeko. Elkartzen gara ostegunero zazpiak eta erdietan. Zazpi lagun gara. Bi bidelagun eta bost bidelari. Bidelagunak dira bidea egiten laguntzen diguten euskaldunak eta bidelariak dira, bidea egiten jarraitzea nahi dugunak. Oso harreman estua sortu da gure artean eta orain lagunak gara.
Zer egiten duzue berbalagun saio arrunt batean?
Denetariko gaiei buruz berba egiten dugu: zinemaZ, sukaldaritzaZ, gure arteko ipuinez, arazoez… noizean behin irteera bat egiten dugu antzerkira-edo, eta gero gure artean komentatzen dugu.... Enkarnak txisteak ekartzen ditu… Gaztañerretan afaria egiten dugu… Oraintxe dihardugu pentsatzen aurtengo ekintzak zein izango diren.
Euskaraz egiteko orduan alde handia igarri duzu lehendik gaur egunera?
Bai. Ni hasi nintzenean oso lotsatia nintzen, eta, gaur egun, erraztasunez berba egiten dut. Ni gogoratzen naiz, lehen, dendan beti eradaraz egiten nuela; gaur egun, ordea, saiatzen beti euskeraz aritzen eta ikusten dut jendeak eskertzen duela, joera iada nerekin desberdina dela; lehenengo hitza beti da euskeraz. Beraz, ni erosoago sentitzen naiz orain, gero eta gehiago gustatzen zait eta harro sentitzen naiz, gustora.
Noraino heldu nahi duzu euskararekin?
Nik nahi dut hobetzea, gero eta hobeto aritzea. Hizkuntza polita da, da aberasgarria eta gustatzen zait. Nik nahi dut euskaraz bizi. Orain arte amorratuta nengoen neure buruarekin, horrenbeste ikasi eta gero ez nuelako berba egiten eta… Gaur egun, iada, berba egiten hasi naiz, harro nago eta gustura.
Zer esango zenioke jendeari Berbalagunen izena ematera animatzeko?
Ni bezala jende asko dago. Badu teoria asko baina ez du ematen berba egiteko pausoa. Pentsatzen dugu beste aldetik ez dutela gurekin pazientziarik eta orduan erderara jotzen dugu. Horregatik, nik esango nieke probatzeko eta saiatzeko, oso baikorra eta aberasgarria dela alde guztietatik eta merezi duela.