Ikusmen murriztuari buruzko hitzaldiaren kronika

Gipuzkoa Begisare 2016ko urr. 19a, 11:46

Ikusmenaren Nazioarteko Eguna dela eta, joan zen astean hainbat ekimen egin genituen eta horietako bat urriaren 13an Soraluzen eskaini genuen hitzaldia izan zen, Soraluzeko Udalaren laguntzarekin antolatu genuena. 

Lurralde osoan zehar gure gaitzaren berri emateko helburuarekin abian jarri ziren ekimenen artean Soraluze izan da oraingoan geltoki, eta herritarrek besoak zabalik jaso gintuzten gure elkartearen berri emateko aukera paregabe hontan.
Aurkezpenean erretinosi pigmentarioa zertan datzan eta ikusmen murriztua eragiten duten gaixotasunak zeintzuk diren azaltzeaz gain, gure elkarteak burutzen duen hedapen-lanean abian ditugun ekimen garrantzitsuenak aurkeztu genituen. Horrela, Retinosis Gipuzkoa Begisare osatzen dugun pertsonontzat hunkigarria izan zen jardunaldi honetan “Ikusmen Murriztua Dut” bereizgarriaren inguruko azken berriak ematea, izan ere, aste honetan zehar Donostiako Udalak eta bere gune publikoak, dBus, Lurraldebus, Euskotren, Euskotrenbideak Sarea garraiobideak, Donostia Ospitaleak, Laboral Kutxak, El Diario Vascok, etab-ek bat egin dute "Ikusmen Murriztua Dut" proiektuarekin.

Gainera hitzaldia are aberasgarriagoa izan zen, bertan, ikusmen murriztua duten bi soraluzetar izan zirelako.

Mila esker guztiori zuen laguntzagatik!

Informazio gehiago aurkituko duzu gure webgunean: http://www.begisare.org/eu/

Erlazionatuak

"Nik horrela ikusten dut"

Erredakzioa 2016 urr 19 Soraluze