[BIDEO-ERREPORTAJEA] Gaztetxoak arbasoen historia ezagutzen

G.Azkarate 2016ko urr. 13a, 09:00

LH6 eta DBH4. mailetako ikasleak gure arbasoen historia ezagutzeko Soraluzeko mendigainean dauden trikuharriak, tumuluak, zistak eta monumentu megalitikoak bisitatu dituzte. Ondoren ikasgelan tailerrak egin dituzte garaiko bizimodua zelakoa zen jakiteko.

Irailaren 28,29 eta 30ean Soraluzeko LH6 eta DBH4. mailetako ikasleak Gizaburuagako tumuluan egin duten indusketa arkeologikoa ezagutzen egon ziren. Bertan tumulua zer den jakin dute eta baita ikusi eta ukitu ere. Bisita gidatu hauetan Soraluzeko mendigaineko trikuharriak, tumuluak, zistak eta monumento megalitikoak ezagutu dituzte.

Urriaren 4 eta 5ean ikasgelan tailerrak egin dituzte historiaurreko garaietako bizimodua ezagutzeko. Garaiko jendea zela bizi zen, zertarako erabiltzen zituzten indusketetan azaltzen diren materialak etab.

Bisita gidatuak, tailerrak eta azalpen guztiak Aranzadi zientzia elkarteko Manu Zeberio eta Jesus Tapia arkeologoek eman dituzte.