Herritarren jaialdia: 60 eta 70eko rock festibala

E. Unamuno 2016ko uzt. 22a, 10:10
Jaialdian parte hartuko duten zenbait herritar.

Azkenengo bost urteotan egin izan duten moduan, aurten ere herriko hogeitamarren bat musikazalek eta dantzazalek musika eta dantza uztartuko dituen ikuskizuna prestatu dute. 

60ko eta 70ko hamarkadetako kantu amerikar ezagunak interpretatuko dituzte: Start me up (Rolling stones), Black is black (Los Bravos), Move Over (Janis Joplin), Twist and Shout (The Beatles), Proud Mary (Tina Turner), Rock&Roll (Led Zeppelin)… Aurten, ZZ Blues Band taldeko musikariak arduratuko dira aukeratutako 15 kantuak zuzenean jotzeaz.
 
Bestalde, Urrats dantza-taldeko kideek ikuskizun berezia eskainiko dute Staying Alive kanta
ezaguna oinarri hartuta. Ikuskizunaren amaieran denok elkarrekin abesteko kanta bat
eskainiko dute.
 
Herritarrei deia
Ikuskizunaren helburu nagusia jaietan herria girotzea denez gero, antolatzaileek herritarrei, arratsaldetik bertatik, kalera hamarkada horietako erropak jantzita ateratzeko dei egin diete eta tabernariei egun horretan garai horretako musika jar dezaten eskatu.