Martitzenean soraluzetarron eguna

Erabiltzailearen aurpegia Gipuzkoa Zutik Soraluze 2016ko eka. 11a, 10:34

Gipuzkoa Zutik mugimenduarekin bat egiten dugun herritar talde batek, herrian janaria prestatu eta Donostiara eramatea pentsatu dugu. Martitzenean plazan daudenei afaria emango diegu eta bertan geldituko gara lotan. 

Martitzenean  bertan, arratsaldeko 15:00ak aldera, udaletxepean batuko gara Gipuzkoa Zutik kanpaldian izango diren herritarrei afaria prestatzeko. Janaria prestatu ostean, Donostiara eramango dugu, kanpaldian daudenek afaldu dezaten. Gero bertan geratuko gara lotan. 

Afaria prestatzen lagundu edo kanpaldian lotan gelditzera gonbidatzen zaitugu. Hauek dira hitzorduak: 

Ekainak 14, martitzena

Herrian

15:00etan udaletxepean afaria prestatzeko.

17:00etan udaletxepean Donostiara joateko

Donostian (kanpalekuan)

17:00etan Serigrafia, txapak, memeak, plantillak... Ekarri kamisetak!

17:00-19:00 Erraustegiaren eredu energetikoaren iruzurra (Gorka Bueno EHUko irakaslearekin)

19:00 Asanblada

22:00 Elikadura: landaketa

Iritzi-artikulu interesgarri batzuk:

Nuit Debouteko gakoak azaldu ditu Miguel Seguik 

Goliat demokraziaren aurka

Ustelak lurpera, bizitza da handiena!