Gerra zibilean hildako gudari baten gorpuzkinak atera ditu Aranzadik Zelaietaburun

Barren.eus 2016ko mar. 5a, 14:12

2016 03 05 gorpuzkinak2cAranzadi Zientzia Elkarteak pertsona baten gorpuzkinak atera ditu gaur, Zelaietaburun (Etxebarria), Elgoibarko lurretatik metro gutxitara. Eguraldi petrala izan arren, Aranzadik goiz osoa jardun du lanean hobia ateratzen. Agertutako hezur zatiak nahiko deseginda zeuden. Hezurren ondoan bala ugari ere agertu dira. Lekukotzen ondoan beste bi pertsonen gorpuzkinak egon daitezke baina gaurko eguraldi hotz eta hezearen ondorioz, beste egun batean jarraitu beharko dute lanek.

Osorik irakurri