Borja de Miguelek irabazi du Juan Mugertza kroseko argazki lehiaketa

mugertza elgoibar arg lehiaketa irabazleakMugertza krosari buruzko argazki lehiaketa antolatu du Mintxeta Atletismo taldeak hirugarrengoz, eta irabazleen izenak jakitera eman dituzte gaur.

Debabarreneko Gure Esku Dagok herritarrei dei egin die maiatzaren 7an bozkatzera joan daitezen

gure esku dago elgoibar prentsaurrekoa eibarMaiatzaren 7rako deituta dagoen herri galdeketaren harira, Debabarreneko Gure Esku Dagoko ordezkaeiek agerraldia egin zuten Eibarrren, zapatuan.

Maite Maiorak irabazi du Aloñako Igoera, probaren bi errekorrak onduz

aloña igoera maite maiora deabrua goienaFaboritoek ez zuten hutsik egin domekan jokatu zen Aloñako 13. Igoeran. Imanol Goñi izan zen azkarrena gizonezkoetan eta Maite Maiora mendaroarra emakumezkoetan.

Garaipenak eta sailkapenak eskuetatik ihes egin zion Tecnifuelleri

tecnifuelle elgoibar espainiako fasea baselinaJubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako azken fasera sailkatzetik gertu gelditu da Tecnifuelle Elgoibar Sanloko taldea, Handbol Sant Quirze kataluniarren aurkako azken partidan gol bateko aldeaz galdu eta gero.

Gaur irekiko da udaldirako eskaintzan izena emateko epea

udaldirako eskaintza elgoibar baldekadaAtxutxiamaikak eta Udal Ludotekak elkarlanean prestatu duten Udaldiko Aisia Eskaintzan izena emateko epea gaur, apirilak 24, zabalduko dute, 16:00etatik aurrera.

Elgoibarren jokatuko da Espainiako eskubaloi txapelketako fasea, asteburuan

2017 04 02 tecnifuelle elgoibar zuazo jaurtiketa

Asteburu honetan, gaurtik domekara, Elgoibarko SANLO Eskubaloi Kirol Taldeak antolatuta, Espainiako Eskubaloi Txapelketako Jubenil Nesken Lauko Finaletako bat jokatuko da Olaizaga kiroldegian, eta Sanloko Tecnifuelle taldeak parte hartuko du. 

‘El dúo de la Africana’ zartzuela eskainiko dute gaur Elgoibarko Herriko Antzokian

2017 04 21 el duo de la africana

 

Sasibil elkarte lirikoak El dúo de la Africana zartzuela eskainiko du Elgoibarko Herriko Antzokian, gaur hilak 21  (20:30). 

Txiki Egunean amaituko dira aurten sanbartolomeak

2016 08 25 txiki elgoibar mauxitxa kalegoen

Abuztuaren 23tik 28ra ospatuko dira aurtengo San Bartolome jaiak, eta jaietako azken eguna Txiki Eguna izango da, abuztuaren 28a, hain zuzen ere. 

Jon Gurrutxagak eta Keu Agirretxeak kanta berria sortu dute eta biran hasi dira

2017 04 21 GurruetaKeu

Norbere diskoetan eta zuzenekoetan batak bestearen laguntza jasotzeko ohitura dute Jon Gurrutxaga eta Keu Agirretxeak, eta urteetako elkarlan horretan beste urrats bat eman dute orain. Bi musikariek kanta bat sortu dute elkarrekin, eta bira hasi dute. 

Miguel Angel Montes: “Lanaren erdia geratzen zait munduko sei maratoi ospetsuenak egiteko”

 migel angel montes maratoia elgoibar mintxeta eseritaMunduko sei maratoi garrantzitsuenek osatzen dute 'World Marathon Majors' nazioarteko txapelketa: New York, Boston, Chicago, Londres, Berlin eta Tokioko maratoiek. Migel Angel Montesek hiru egin ditu dagoeneko (New York, Chicago eta Tokio) eta falta zaizkion hirurak korri egiteko prestatzen ari da.

Zartako arkulariak nagusi, Ordiziako Arku Tiraketa Txapelketan

2017 04 20 Zarta arkulariak

Gipuzkoako 3D Ligako bigarren jardunaldia jokatu zuten apirilaren 9an Ordizian. Elgoibarko Zarta arkulari taldeko kideek erakustaldia eskaini zuten arku instintiboen modalitatean: Jose Luis Garciak irabazi zuen proba, Javier Varonak bigarren egin zuen eta laugarren postuan sailkatu zen Hugo Sierra.

'Ama nora goaz?' dokumentala gaur, Herriko Antzokian

2017 04 20 amanoragoaz

Iban Gonzalezek zuzendutako 'Ama, nora goaz?' dokumentala proiektatuko dute gaur Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30etik aurrera. 36ko Gerraren testuinguruan, 1937. urtean agintari frankistek kanporatu zituzten 1.000 emakumeren bizipenak azaltzen ditu Gonzalezek iaz Baleukok ekoitzitako dokumental honetan.

Mugikortasun iraunkorrerako plana berrituko du Elgoibarko Udalak

mugikortasuniraunk2012 eskolarabizikletan2000. urtetik indarrean dagoen mugikortasunerako plana urtea amaitu baino lehenago berritu nahi duela jakinarazi du Elgoibarko Udalak. Planaren helburu orokorrak dira, besteak beste, mugikortasun arazoak identifikatzea, garraio publikoko sareek eskaintzen duten zerbitzuaren irisgarritasuna, estaldura eta zerbitzu maila hobetzea, ibilgailuentzat eta oinezkoentzat hiriko gune publikoaren zein zati izan behar den zehazteko irizpideak ezartzea eta aparkalekuak berrantolatzea.

Imanol Alvarezek hirugarren egin zuen Bergarako Labegaraieta Sarian

imanol alvarez elgoibar lagun taldea bergaraLabegaraieta Sariaren 54. edizioan jokatu zen joan den domekan, Bergaran. 106 txirrindularik parte hartu zuten eta Imanol Alvarez (Ciclos Iturriaga) txirrindulari elgoibartarrak hirugarren postua eskuratu zuen, eta taldeka ere hirugarren postua eskuratu zuten elgoibartarrek.

Lehen Mailan jokatu duten futbolariak omenduko ditu C.D. Elgoibarrek maiatzaren 6an

cd elgoibar mendeurrena aurkezpena mahaikideakC.D. Elgoibarren mendeurrenaren harira prestatu dituzten ekintzen barruan, Lehen Mailan jokatzera iritsi diren jokalariak (elgoibartarrak nahiz C.D. Elgoibartik pasatakoak) eta atletismoan nabarmendu zirenak omenduko ditu kirol taldeak maiatzaren 6an. Bazkari herrikoi bat ere antolatu dute egun horretarako, Maalan, eta dagoeneko salgai daude bazkarirako txartelak.

Jose Inazio Sarasua zendu da

jose inazio sarasua hil dantzaneusJose Inazio Sarasua (Elgoibar, 1956-2017) hil da 60 urterekin, besteak beste, Elgoibarko Haritz Euskal Dantzari taldeko zuzendaria izandakoa, 1985etik 2000. urteen bitartean. “Umezurtz” gelditu direla azaldu dute dantza taldeko kideek. “Gure dantza taldeko zuzendaria, motor, buru, akuilu, langile nekazin, txistulari, gidari eta laguntzaile ordezkaezina hil da”, adierazi dute.

Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu dira zazpigarren Kilimon Trail lasterketan

kilimon trail mendaro maite maiora mendianMaite Maiora (Mendaro, 1982) eta Julen Larruzea (Larrabetzu, 1982) gailendu ziren Mendaron jokatu zen zazpigarren Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten gainera. Antolatzaileek Maite Maiora omendu zuten probaren hasieran eta amaieran. Parte hartu duen guztietan, -sei bider-, irabazi du etxeko proba mendi lasterkari mendaroarrak.

Julen Larruzea eta Maite Maiora gailendu ziren atzo Kilimon Trail lasterketan

kilimon trail mendaro maite maiora mendianLasterketa irabazteko faboritoen artean zeuden bata zein bestea, eta ez zuten hutsik egin. Julen Larruzea larrabetzuarra eta Maite Maiora mendaroarra nagusitu ziren atzo Mendaron jokatu zen Kilimon Trail mendi lasterketan, eta errekorrak ondu zituzten, gainera. Gaintxipixarako igoera bertikalean, Ivan Cuesta gailendu zen, 0:03.56ko denborarekin. Haren atzetik, Mario Olmedo eta, atzo garailea, Julen Larruzea, izan ziren Lizarpetik Gaintxipixarako gainera iristen azkarrenak.

Elgoibarren jokatuko da Espainiako Eskubaloi Txapelketako Lauko Finaletako bat

 tecnifuelle elgoibar zuazo penaltiaJubenil mailako Espainiako Eskubaloi Txapelketako bigarren fasea jokatuko dute 24 taldek, lau taldetako zortzi multzotan banatuta, apirilaren 21etik 23ra bitartean. Elgoibarren jokatuko da Lauko Final horietako bat, eta Sanloko Tecnifuelle Elgoibarrek parte hartuko du.

Oscar sarietan nabarmendu diren filmak eskainiko dituzte Elgoibarko Herriko Antzokian

moonligtht film oscar elgoibarElgoibarko Udalak Oscar sarietan saritutako filmak eskainiko ditu apirilean Elgoibarko Herriko Antzokian.