Kontrargiren urteroko egutegia eskuragarri

Gaurtik aurrera eskuragai dago Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak, Soraluzeko Udalaren babesarekin herriko argazkiekin urtero argitaratzen duen egutegia. Datorren urteko egutegia 2 euroan dago salgai.

Urtero moduan, aurtengoan ere egutegia prestatu eta argitaratu du Kontrargi Argazkilaritza Elkarteak. Egutegiak elkarteko kideek egindako herriko argazkiak dauzka: hiri ikuspegiak, mendikoak eta herriko jaiak.

Iaz bezala, egutegia 2 euroan erosi ahal izango da, ondoko tokietan:


•       Bolintxo okindegia
•       Comercio Arcelus    
•       Degustación Asigor
•      Iñarra harategia       
•       Iratxo gozodenda
•       Marimar harategia
•       Mendizabal okindegia
•       Okelia harategia
 
Egutegia prestatu eta zabaltzeko proiektu honek Soraluzeko Udaleko Kultura batzordearen dirulaguntza jasotzen du.