plaentxia.eus

Udaberria ludotekan eta gaztelekuan

Erabiltzailearen aurpegia   Aisia

Gaurtik aurrera 168 haur eta gaztetxok hartuko dute parte udal ludoteka eta gaztelekuak opor egun hauetarako antolatu dituzten ekintza ezberdinetan.

Soraluzeko udal ludoteka eta gaztelekuak hainbat irteera eta ekintza antolatu dituzte udaberriko oporretarako.

Aisialdi eskaintza zabala egin dute zerbitzu biek, ludotekan eta gaztelekuan burutuko diren ekintzekin (sukaldaritza tailerra, ikastaroak...) zein herritik kanpora egingo diren txangoekin (Aquarium, Kutxaespazio, Hontza Extrem, Arrikutzeko kobak...).

Opor garai honetarako antolatu diten ekintza hauek iaz, ludoteka eta gaztelekuko zerbitzuak hobetzeko, Udalak aurrera eraman zuen parte-hartze prozesuari erantzuten diote, prozesu haren ondorietako bat Gabonetan eta Aste Santuan zerbitzua eskaintzeko beharra utzi baitzuen agerian.

Gabonetan gertatu zen moduan, Udaberriko oporretan ere haur eta gaztetxo asko izan dira eskainitako ekintzetan izena eman dutenak, 168, hain zuzen ere.

Hauxe da gaur hasi eta apirilaren 21a arte ludoteka eta gaztelekuak opor egun hauetarako prestatu duten egitaraua:

APIRILAK 10, astelehena. Irteera Aqurium-era, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.

APIRILAK 10, astelehena. Piragua ikastaroa, LH5-LH6 mailako erabiltzaileentzat. Goizeko 10etatik 12etara, Soraluzeko errekan.

APIRILAK 10, astelehena. Irteera Paintball-era, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 4etan, estaziñotik.

APIRILAK 11, asteartea. Irteera Kutxaespaziora, LH3-LH4 mailako haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.

APIRILAK 11, asteartea. Gaztelekua zabalik. “Sexologia tailerra”, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 5etatik 8etara.

APIRILAK 12, asteazkena. Irteera Arrikutzeko kobetara, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.

APIRILAK 18, asteartea. Haztelekua zabalik, “Master Chef” lehiaketa, LH5-LH6 mailako erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 5etatik 8etara.

APIRILAK 19, asteazkena. Irteera Hontza Extrem-era, LH 5-LH6 mailako erabiltzaileentzat. Goizeko 10etan, estaziñotik.

APIRILAK 19, asteazkena. Ludoteka zabalik. Sukaldaritza tailerra, 4 eta 5 urteko haurrentzat. Arratsaldeko 4etatik 6:30era, ludotekan.

APIRILAK 20, eguena. Ludoteka zabalik. Sukaldaritza tailerra, LH1-LH2 mailako haurrentzat. Arratsaldeko 4etatik 6:30era, ludotekan.

APIRILAK 20, eguena. Irteera Osintxura, DBH-ko erabiltzaileentzat. Arratsaldeko 5etan, Estaziñotik.

APIRILAK 21, barixakua. Ludoteka zabalik, Sukaldaritza tailerra. LH3-LH4 mailako haurrentzat. Arratsaldeko 4etatik 6:30era, ludotekan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa