Korrika, hogeigarrenaren bidean

Erabiltzailearen aurpegia Soraluzeko Udala 2017ko ots. 13a, 08:23

Bi urtez behin egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia martxoaren 30ean abiatuko da Otxandiotik eta apirilaren 7an iritsiko da Soraluzera.

Otxandiotik abiatuko da aurten Korrika martxoaren 30ean, eta Iruñean amaituko da, apirilaren 9an, 2.535 kilometro egin ostean. Soraluzetik apirilaren 7ko gauerdi inguruan igaroko da, Eibartik Bergararako bidean.

Aurtengoa edizio borobila izango du Korrikak. Izan ere, 20. aldiz zeharkatuko du Euskal Herria AEK-k antolatzen duen egitasmoak.

BatZuk leloa aukeratu dute, kulitur eta hizkuntza arloko aniztasuna irudikatzeko.

Aurtengo edizioa girotuko duen abestia ere berriki aurkeztu dute. Xabier Zabalak sortu du eta hainbat musikari, kantari eta pailazo ezagunek parte hartu dute grabaketan.

Korrikak Euskal Herrian barrena egingo dituen 2.55 kilometroak elkarte, enpresa nahiz erakundeek egindako ekarpen ekonomikoen bidez finantzatzen dira. Hala, urtarrilaren 23tik aurrera zabalduko dute kilometroak erosi edo erreserbatzeko epea.

Norbanakoek ere badut Korrika Laguntzaile izateko aukera, 12 euroko ekarpena eginda.

Korrika materiala ere salgai da dagoeneko, sarean (korrika.eus) edota AEKren euskaltegietan.