Aratosteetako Play Back lehiaketaren oinarriak azaldu ditu Udalak

Aratosteak gerturatzen ari dira eta otsailaren 17an, martitzena, jokatuko den Play Back leihaketaren oinarriak zehaztu diru udaleko Gazteria, Kultura eta Hezkuntza Sailak. Lehiaketa hau Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten ari diren haurrei zuzendua dago eta 18:30etan jokatuko da frontoi zaharrean.

NORK ETA NOLA HAR DEZAKE PARTE?

  • Aratosteetako play back lehiaketan lehen hezkuntzako ikasleek baino ezin izango dute parte hartu.

  • Parte hartzaileak konpartsa mailan hartu beharko dute parte. Konpartsa bakoitzak, gutxienez, 3 pertsona izan beharko ditu.

  • Mozorroa eta interpretazioa hartuko dira kontuan.

 

NOLA EMAN BEHAR DA IZENA?

  • Parte hartzaileek udaletxean eman beharko dute izena. Izena emateko azken eguna otsailaren 16a, astelehena, izango da.

  • Partehartzaileek beraien musika USB batean eraman behar dute udaletxera, lehiaketa baino egun bat lehenago.

 

ZEIN SARI DAGO?

  • 1. Saria: 100 euroko txartela.

  • 2. Saria: 75 euroko txartela.

  • 3. Saria: 50 euroko txartela.

  • Sari berezia: 50 euroko txartela euskarazko abestirik onenarentzat.

  • PARTE-HARTZAILE GUZTIEK OPARIA JASOKO DUTE.