2016 Soraluzeko Egutegia

Erabiltzailearen aurpegia kontrargi 2015ko aza. 9a, 20:52

Portada 2016bis

Prest daukagu jada 2016 Soraluzeko egutegia, Kontrargi Argazki kolektiboak egina eta Soraluzeko udalaren laguntzarekin. Azaroaren 14-an, Gaztainerre azokan jarriko dugu salgai 2€-tan.

 

  • Kontrargi argazki kolektiboak prest dauka jada 2016 Soraluzeko egutegia. 14 argazkiz osatua dago, portada, kontraportada eta hilabete bakoitzeko bat. Berauetan Soraluzeko irudiak eta txokoak momentu eta garai ezberdinetan aurkituko dituzue. Gaztainerre azokan egongo da salgai 2€-tan eta ateratako dirua edizio kostuei aurre egiteko erabiliko da. 900 ale argitaratuko dira eta azoka egunaren ostean honako dendetan aurkitu ahal izango duzue egutegia: 

                               -Etxabe harategia

                               -Iratxo gozodenda

                               -Bolintxo okindegia

                               -Asigor okindegia

                               -Lakuesta optika (Eibar)

Interesatua dagoen beste edozein denda, jar dadila kontaktuan gurekin