Magdalena eta Inocencio izan dira aurtengo omenduak

Erabiltzailearen aurpegia Itxaropena jubilatuen elkartea 2016ko aza. 6a, 18:23

Magdalena Garcia eta Inocencio Castro omendu genituen zapatuan, Itxaropena jubilatuen etxeak urtero 80 urtetik gorakoendako antolatzen duen ospakizunean.

102 bazkaltiar batu ziren zapatuko bazkarian. Datuen arabera, 80 urtetik gora dituzten soraluzetarren erdia inguru dira horiek, guztira 200 herritar inguru dira eta. Udal ordezkariak ere bazkarian izan ziren eta alkateak eta ongizateko batzordeburuak plaka eta lore sorta eman zizkieten Magdalenari eta Inocenciori.