HERRI-GALDEKETA

60 herritarrek eman dute bozka aurreratua

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2017ko mai. 2a, 11:34

Dagoeneko hirurogei lagunek eman dute bozka aurreratua maiatzaren 7ko herri-galdeketarako. Epea luzatzeko hainbat eskari jaso ostean, eguaztenean, 19:00etatik 21:00etara bitartean bozka aurreratua emateko aukera eskaintzea erabaki dugu. Kiroldegiko erakusketa gelan jarriko dugu bozka kutxa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.