Frontoiaz jendez lepo 'Ixotu erabakia' ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia gureeskudago 2014ko abe. 31a, 09:41

Gureesku1Herritar asko hurreratu zen joan zen zapatuan frontoian antolatu genuen ekitaldira. Ehundaka kandela ixotu eta mosaikoa osatu genuen, Gure esku dago leloa eta hautestontzia irudikatuz. Abesbatzaren saioa zoragarria izan zen eta bat baino gehiago atera zen hunkituta.

Ekainean Euskal Herri osoan jositako oihalekin eraikiko diren hautestontzien inguruko ekimenaren berri eman genuen. Hemendik aurrera ekimen hori lantzeari ekingo diogu herrian. Dagoeneko hasita gaude.