1-2 irabazi dio preferenteak Ikasberri taldeari eta bosgarren da sailkapenean

Preferentea

Azken garaiperari esker 25 puntu batu ditu preferenteak eta bosgarren da sailkapenean, Getariako da taldeko buru 41ekin. Zapatuan Anaitasuna taldea hartuko dute Ezozin, 17:00etan. Erregionalak 2-3 galdu du Armagiñak talde eibartarraren aurka eta ondorioz sailkapenean behera egin eta laugarren da orain, 3 punturekin. Urkiren zelaian neurtuko dituzte indarrak domekan, 15:30ean.

1-2 irabazi dio preferenteak Ikasberriri Ligako 16. jardunaldian eta 25 punturekin taldeko bosgarrena da. Datorren neurketan sailkapenean azkena den Anaitasuna taldearen aurka neurtuko dituzte indarrak zapatuan, 17:00etan.

Erregionalari Kopako bigarren jardunaldia ez zaio nahi bezain ondo joan eta 2-3 galtzen bukatu zuen Armagiñak talde eibartarraren aurka jokatutako neurketa. Lehen zatia 0-3, Sora galtzen bukatu zen eta bigarrenean markagailua iraultzeko asmo betez ekin zioten lehiatzeari. Azkenean ezin eta berdinketaren atarian bukatu zen neurkera, 2-3. Laugarren da orain 3 punturekin, Armagiñak dago lidertzan 4kin. Urkiren zelaian neurtuko dituzte indarrak domekan, 15:30ean.

Jubenilek 3-2 galdu dute Aloña Mendiren aurka eta punturik batu gabe 6. postuan daude Kopan. Indarrak hartzeko deskantsua izango dute datorren asteburuan.

3-0 irabazi zuten kadeteek Arizmendiren aurkako partida. Bosgarren daude sailkapenean 3 punturekin, Arrasate dago lidertzan 6 puntu batuta. Eibartarrak-en aurka lehiatuko dira datorren asteburuan.