Zergatik ez die udalak soraluzetar guztiei zabaldu eguneko zentroko langile izateko aukera?

Erabiltzailearen aurpegia EH Bildu Soraluze 2016ko aza. 28a, 12:00

Hainbat soraluzetar aurki zabalduko den Eguneko Zentroko langile izateko aukeraketa prozesutik kanpo gelditu dira, udalak ez duelako deialdirik egin.

Urtebete baino gehiago pasa da Soraluzeko Eguneko Zentroko egokitze lanak bukatu zirenetik. Urtebete egon da lokala prest baina itxita. Gure poza adierazi nahi dugu behingoz zabalduko delako.

EHBildutik hasiera batetik oso garrantzizkoa ikusi genuen bertako langileak soraluzetarrak izatea. Hala, udal gobernu taldeak gure proposamena aintzat harturik, Aldundiak kontratatutako enpresari soraluzeko langileak kontutan har zitzan eskatu zion, sortuko ziren lanpostuak betetze aldera.

Hala ere, kudeaketa hau presaka eta modu inprobisatuan egin da. Aurretik inolako deialdirik egin gabe, gobernu taldeak enpresaren esku izenen zerrenda bat utzi du, non eguneko zentroan lan egiteko interesa azaldu zuten pertsona batzuk azaltzen diren.

Argi dago Soraluzen jende ugari dagoela eguneko zentroan lan egiteko interesa duena, horietatik asko langabetuak, baina ez dira aukeraketa prozesuan sartu, aipatutako zerrendan ez zeudelako. EHBildutik uste dugu soraluzetar guztiek aukera berdinak izan behar dituztela. Hau bermatuta egongo litzake deialdi ireki bat egin eta edozeinek bere kurrikuluma entregatzeko aukera edukita. Udalak bitartekari lana egitea erabakitzen badu, aukera berdintasunean egin beharkoluke.

Desberdinkeria egoera honetara helduta, zer egingo du orain gobernu taldeak egoera berbideratzeko?