MILA ESKER, zuen babesagatik

eaj

Atzo izandako Kongresu eta Senaturako Estatuko hauteskundeetan, ondorengo emaitzak izan ziren Soraluzen:

 

ALDERDIAK 2011      ALDERDIAK 2015


Amaiur 865                  EH Bildu 606
EAJ/PNV 473                EAJ/PNV 499
                                  PODEMOS 384
PSOE-EE 407               PSOE-EE 303
PP 291                        PP 175
IU -Ezker anitza 44
                                 CIUDADANOS 50
Besteak 38                  Besteak 52


Emaitzak aztertu ondoren indar bozkatuena, EH BILDU izan da 606 bozkarekin, ondoren EAJ/PNV 499 bozkarekin. Laugarren indarra PODEMOS 384 bozkarekin, PSE-EE bosgarren 303 bozkarekin, PP 175 bozka izan ditu eta azkenik CIUDADANOSek 50 bozka.


2011ko emaitzekin alderatuz, bozka kopuruan, gora egin duten alderdiak ondorengoak izan dira: PODEMOS 384 bozka, aurreko hauteskundeetan ez zen aurkeztu eta EAJ/PNV 26 bozka gehiago lortu ditu.


Soraluzeko EAJ/PNVk atzoko emaitzak aztertu ondoren, lehenik eta behin ESKERRAK ematea nahi dizkizuegu, guregan konfiantza ipinitako Soraluzetarroi.


Euskal Autonomi Erkidegoan: Kongresurako, EAJ/PNVk 301.585 bozka lortu ditu eta 6 Diputatu.


Senatuari dagokionean, 905.029 bozka lortu ditu eta 6 Senatari.


2011ko hauteskundeen emaitzekin alderatuz, Kongresuko 22.732 bozka gutxiago lortu ditu baina Diputatu bat gehiago eta Senaturako 23.695bozka gutxiago baina 2 Senatari gehiago.