Erregetxen: Lur-azpiko aparkalekuak eta parke publikoa

ERREGETXE 2015

Soraluzeko EAJk berriz ere, hurrengo legealdira begira Erregetxeko orubean lur-azpiko aparkalekuak eta parke publiko bat eraikitzearen aldeko apustua egiten du. Proposamenak, herriarentzat estrategikoa den Alde Zaharraren ber antolaketa eta suspertzea suposatuko luke. Onura nabarmena ekarriko luke lur azpiko aparkalekuen eta parke publikoaren proiektuaren uztartzeak, Alde Zaharraren birsortzea bultzatzeko eta herri erdi-erdian aisialdirako gune berri bat sortzeko.


Alkatetzarako hautagaia den Iker Aldazabalek gogorarazi du proposamena ez dela berria, (2003-2007) legealdian mahai gaineratu zutela eta ezker abertzaleak atzera bota zuela argudiatuz, beraiek ez zutela babestuko "lur publikoaren salmentarik" orain beraien BILDUko lagunek Deban, Orion, Tolosan,Villabonan Donostian eta Zarautzen lur publikoa saltzen dihardute, beraz berriz ere aurka azalduko al dira? Galdetu du Aldazabalek.

 

Bozeramaile jeltzalea prest azaldu da udaletxeko beste alderdiekin adostasun batera iristera zer baldintzatan erregulatu behar diren aparkaleku berriak zehazteko. Jabetzan edota urte zehatz batzuetarako emakida bitartez eta argi utzi nahi izan du, Udala izango dela aparkalekuak zenbat kostatuko diren zehaztuko duena.Bestalde argi daukaguna da, gaur egun dagoen bezala, aparkaleku kopuru bat, txandakatze sisteman ipini behar direla.

 

Azkenik gaineratu du, beste udalerri batzuetan aurrera eraman diren era honetako proiektuek, arrakasta itzela izan dute eta elkargune garrantzitsu bilakatu dira herritarrentzat herri mailan. Oinezkoen aisialdirako guneei lehentasuna emanez autoz betetako azalera guneen aurrean.