'Ostiralak Debegesan' egitasmoaren barruan, Debegesa garapen agentziak, SPRI Taldearekin batera, eskualdeko enpresentzat doako jardunaldia antolatu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak eta SPRI taldeak 2017 urtean eskainiko dituzten laguntzen berri emateko.
Jardunaldia ostiralean egingo da, hilak 28, 9:00etatik 11:00etara, Debegesaren egoitzan. Josu Ocariz, SPRIko Berrikuntza sailaren arduraduna, eta Imanol Cuetara, SPRIko Ekintzailetza arloko arduraduna, izango dira saioan parte hartuko duten hizlariak.
Jardunaldiaren baitan, SPRIk eskaintzen dituen laguntzez gainera, Berrikuntza programetako laguntzak izango dituzte hizpide:
- Renove Makineria
- Innobideak Lehiabide
- Innobideak Kudeabide
- Innobideak Pertsonak
- Innobideak Prestakuntza
Parte hartu nahi duten enpresek izena eman dezakete online debegesa.eus atarian, 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.eus helbidera idatziz.